Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak Bilduri honakoa gogoratu dio: “Kutxen pisua lurraldeen arabera dago ezarrita – Bizkaiak %57, Gipuzkoak %32 eta Arabak %11 –; beraz, Gipuzkoak ez du indarrik galdu”. Halaber, Olanoren iritziz, PSEren jarrera erabat zinikoa da.
Kutxabank-eko Administrazio Kontseiluaren sorrerari buruz eztabaidatu da gaurko Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Bertan, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Bildu eta PSE alderdiek beto eskubidea ezarri nahi izan dute, 2005ean eta 2008an egin zuten bezala”. Olanoren ustez, “bi alderdiek arduragabekeria izugarria erakutsi dute, eta guk hori ez dugu sekula onartuko”. Jarraitu irakurtzen…








