
Markel Olano
Arratsalde on denoi!
Hasteko eskerrak ematen dizkizuet eman didazuen ardura honengatik. Nik uste, hiru urteotan egindako lanaren ondorioz jarri duzuela konfiantza hori nigan, beste saio baterako. Benetan eskertzen dizuet emandako konfiantza eta ahalegindu gara egin dezakegun guztia egiten, zuek jarritako uste onari behar den bezala erantzuteko.
Urtebete falta da hurrengo hauteskundeetarako. Mezu nagusia hauxe da: orain arte egin dugun gauza bera egin behar dugula hemendik aurrera, hau da, egunero gogotik lan egin. Hori da niretzat hartu dudan betebeharra. Egia da une gogorrak bizi ditugula ekonomian, gizartean eta baita politikan ere. Beraz, momentu konplikatua da eta horrexegatik da hain inportantea orain arte egin dugun bide beretik jarraitzea. Niretzat oso garrantzitsua da koherentzia mantentzea eta hartuta dauzkagun konpromisoei eustea.
Hiru kontzeptu nagusi aipatuko ditut: continua leyendo…