Ordiziako EAJ-PNV alderdiak ongietorria eman nahi dizue Blog berri honetara. Gure zinegotzi eta alkatea lan gogorra egiten hari dira eta lan honen emaitzak nabarmentzen dira iadanik gure Ordiziako herrian.
Gure alderdia, udaletxe lanerako prest dagoen pertsona talde bat izateaz gain, gure lurraldea den, Ordizia, Goierri, Gipuzkoa eta Euskadiren gidari lanak egin nahi dituen lan talde bat da.
Gure konpromezuak 100 urte baino gehiago ditu. Nazio bat eraikitzen ari gara; kulturan, hizkuntzan, hezkuntzan, auzolanean, ongizartean, demokrazian, ekonomian,…
Blog honen helburua, alderdiak egindako lanen, dauzkagun erronken eta Ordiziako eta Euskadiko gertaera politikoen berri ematea izango da. Alderdiaren eta zuen arteko erlazioa sakontzea gustatuko litzaiguke eta horretarako iritziak jasotzeko irrikitan gaude. Guztion ahotsa entzun eta hausnartzea beti da aberatsa.
Bestalde, gurekin harremanetan zuzenean jarri nahi izanez gero, gure posta elektronikoa erabili dezakezue: batzokia@eajpnv-ordizia.org
Mila esker.
