
Apur bat geure buruaz mintzatu baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuet hona etortzearekin BAIETZ esateko aukera daukagula frogatzen duzuelako. Eskerrak urtez-urte berritzeko eta hobetzeko espirituarekin, ilusioarekin eta konpromisoarekin etortzen zareten guztioi. Eskerrak aurten ere hemen zaretelako, Alderdiari eta Alderdi Egunari BAIETZ esaten. Eskerrik asko azkenik baina lehenak zaretenak nire gogoan antolakuntzan parte hartzen duzuen boluntario guztioi.