
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko Kontseiluak manifestazioa antolatu du maiatzaren 15erako. Manifestazioari begira egiten diren lanen berri jasotzeko bloga sortu dugu helbide honetan. Bertan, sortutako euskarriak, agerraldietako informazioak, sortzen diren ikus-entzuneko euskarriak… bilduko ditugu. Bestetik, ekimenari atxikimendua emateko aukera ere izango duzu bertan.
Gaur egun, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea urratu egiten da modu sistematikoan, egunero eta bizitzako arlo guztietan. Euskaldunok ezin dugu euskaraz bizi. Egoera hori gainditzea beharrezkoa da eta horretarako guztion bultzada beharrezkoa da. Horretarako urratsa eman nahi dugu. Gure aldarrikapena kalean egingo dugu maiatzaren 15ean.
EMAN ATXIKIMENDUA ETA ZABALDU MEZUA!

Comentarios
Dejar un comentario TrackbackNingún comentario aun