Herri bat herri da, iragan eta etorkizun, osatzen duten pertsona gehienek hala sentitzen dutenean. Ikur bat ikur da: logo, oihal zati, margo. Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo izatea. Orduan baliagarri da, gutasunaren sentipen txikien piztaile delako, ez gehiago.
Gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea. Indarraren legez eta legearen indarrez ezarria izatea. Orduan ere baliagarri izan liteke, inposaketaren sinbolo bihurtzen baita, bizilegezko gabezien gogoratzaile.
Bandera espainiarra zigor mehatxupean ezarritako sinboloa da Gipuzkoako erakunde nagusian. Gipuzkoar gehienon nahiaren aurka eta beren ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra bada bandera, egoeraren ikur, jarri duenak berak jarri nahi ez duen oihal. Haizeak ironiaz darabil.
Etiquetas:Euskadi, Euskal Herria, aberria, gatazka, normalizazioa

Comentarios
Dejar un comentario TrackbackNingún comentario aun