Entzungor. Parrokoen %80 Gipuzkoako gotzain izendatu izanaren aurka azaldu delarik hartu du Jose Inazio Munillak Donostiako apezpikutza. Ez dute jotzen pertsona egokitzat Donostiako gotzain izateko izan ere ezaguna dute Zumarragan 17 urtez apaiz izan zen aldian nolako gogo txarra erakutsi zuen Elizbarrutiaren ildo pastoralarekiko eta beldur dira ez ote duen aldatuko Gipuzkoako eliz-eredua, “Eliza Ebanjelioaren zerbitzura” izeneko agirian jasoa, nahiz eta apaizok jakinarazi duten orain arteko elizgintzari eutsiko diotela. Halaber, ehunka laikok eta erlijiosok ere azaldu du bere egonezina gotzain-izendapen hau dela eta. Deigarria da gaurko gizartean eta politika-giroan halako protestari entzungor egitea. Nor ausartuko litzateke elkarte, enpresa, erakunde… bateko gidaritza hartzen lankiderik hurbilekoenen %80 aurka izanda? continua leyendo…