Euzko Alderdi Jeltzalearen bost lurralde exekutibetako presidenteek eta, era berean, Euzkadi Buru Batzarrearen burukideek, bihar, larunbata, ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, HIRU eta EHNEk deituriko eta Donostian burutuko den manifestaldian parte hartuko dute. Aipatutako manifestaldia “Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat” lelopean burutuko da.
Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean bertan izango dira; Iñaki Gerenabarrena (Araba Buru Batzar), Andoni Ortuzar (Bizkai Buru Batzar), Joseba Egibar (Gipuzko Buru Batzar), Txaro Goikolea (Ipar Buru Batzar) eta José Angel Agirrebengoa (Napar Buru Batzar).
Etiquetas:Euskadi, bakea, normalizazioa

Comentarios
Dejar un comentario TrackbackNingún comentario aun