EAJ-PNVk ukatu egin du Lopezek gainontzeko Alderdi Politikoekin Eduardo Puellesen atentatuaren aurkako manifestaldia adostu zuenik.

López Lehendakariaren adierazpenen arabera, “manifestaldia deitu aurretik, eta, bateratzearen antolaketaren asmoa jakinarazte bidean, Bozeramaileen Batzordea eta euskal alderdi demokratiko guztiei deitu zitzaien. Denok ados agertu ziren eta ez zuten inolako aurkako irizpiderik azalduâ€. Adierazpenon aurrean, Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak gezurtatu egin du, gertaerak horrela izan zirenik.

Joseba Egibarrek, Bozeramaile Batzorde hori –legebiltzarreko organoa eta ez, ordea, alderdien exekutibetako ordezkaritza- Legebiltzarrean atentatuaren ondorioz eratu zen giroagatik deitu zela gogoratu du. “Osoko Bilkura bertan behera uzteko erabakia hartu behar zenâ€, argitu du Egibarrek. “Lopezek berak azaldarazi nahi duen bertsiotik oso urruti dago benetan gertatutakoa eta, Lehendakariak berak ez zuen, inola ere, Alderdi Politikoekin manifestaldiaren ekitaldiak adosteko deialdirik eginâ€, ñabartu du.

Legebiltzarkide jeltzaleak gehitu du, “Rodolfo Ares besterik ez zela agertu Bozeramaileen Batzorde hartan eta Jaurlaritzak aurreikusita zituen gaitzespen ekimenen berri besterik ez zuela eman Legebiltzarkide Taldeen aurreanâ€. “Aurreikusitako ekimenon gainean, Ares jaunak ez zuen ezein momentutan Legebiltzar Taldeen onarpena edo irizpidea eskatu. Bai argitu zigun, ordea, Lehendakariak manifestaldia antolatzen zuelaâ€, azpimarratu du Egibarrek. Are gehiago, “Aresek ez zuen bateratzearen leloa, ezta ordua ere zehaztuâ€, argitu du Egibarrek, “Berak argudiatu bezala, Jaurlaritzak ezin zuen oraindik lelorik ezta ordurik zehaztu, senitartekoek hileta elizkizunari buruz zuten jarrera ez zekitelako â€, amaitu du Egibarrek.

Burukide jeltzaleak tamalgarritzat jo du Patxi Lopezen jokaera. Lehenik, alderdi politikoak baztertu eta, ondoren, bere burua zuritzeko gezurrak erabili baititu. “Ez dakigu jakin Lopezen Gobernuak garai berri bati hasiera eman ote dion –behin eta berriro buruan sartu nahi diguten bezala-; baina argi dugu, aurreko Eusko Jaurlaritzarekin alderatuz, moduak eta estiloak zeharo diferenteak direlaâ€, aitortu du Egibarrek.


Etiquetas:,