
Iñigo Urkullu
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk adierazi duenez, José Luis Rodríguez Zapaterok, “nahita edo nahi gabe, engainatu” egin gaituela krisiari dagokionez.
Radio Popularrek egin dion elkarrizketa batean, Urkulluk Zapaterok egindako adierazpenak aipatu ditu: “nire ustez, argi dago ezen, krisia ostenduz gainera, engainatu egin gaituela; ez dakit nahita edo nahi gabe, baina engainatu egin gaitu”, adierazi du buruzagi jeltzaleak.
Esan duenez, Euzko Alderdi Jeltzalearen asmoa “Espainiako Gobernuari deia luzatzea izan zen, egoera honi elkarrekin aurre egiteko bideak urratzea saiatze aldera”. “Baina, noski, Estatu Espainiarrean edo Espainian egoera honen aurrean etsita daudela ikusten duzunean eta mundu osoa ukitzen duen krisi orokorra dela eta neurriak beste erabaki-esparru batzuetan hartu behar direla adierazi besterik ez dutela egiten ohartzen zarenean, ba ez dirudi batera lan egiteko aukera handirik dagoenik, zeren eta ez baitu ematen horiek sinesgarritasunik eskaintzen dutenik”, gaineratu du.

Comentarios
Dejar un comentario TrackbackNingún comentario aun